2020/02/20

SCRATCH



Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du. Scratchek ikasgelan, besteak beste, hurrengo aukerak eskaintzen ditu:
  •  - Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzea.
  •   - Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea.
  •   - Nork bere lanari buruzko autodiagnosia egiteko ohitura garatzea.
  •   - Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea.
  •   - Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko aukera.
  •   - Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egiteko aukera.
  •   - Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak,   aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna
  •   - Programazioaren oinarriak ikasteko aukera
  •   - Baliabide desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak…
  •   - Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea.

Pasaden astean, gure eskolan, aditu bat, Leire, egon zen SCRATCH-en nola programatzen den erakusteko, bereziki, ikasleek labirinto bat egin zuten, ematen du erraza dela, baina programatzea ez da bat ere erraza, matematika algoritmoak direlako.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina