2018/12/23

ROBOTEKIN JOLASEAN

ROBOTIKA proiektuarekin lotuta gorputz hezkuntzan robotekin, robotak izatera eta robotekin lotutako jolas eta ariketak egin ditugu. Hemen duzue egindako lana ikusgai.

3. MAILA A TALDEA



3. MAILA B TALDEA

2018/12/20

Gure zikloan, ere, zuhaitz handi bat egitea pentsatu dugu, baina oso berezia da, ikasleen eskuekin eginda dago eta..
.
Gure proiektua amaitu ostean, talde lana egin dugu, non,  ikasi eta ikusi dugun guztia hortxe bertan agertzen dena.


2018/10/31

3, 2, 1...AURRERA!!

Kaixo. Gorputz hezkuntzan ere eman diogu haisera ikasturteari. Ondorengo bideoetan ikasurte hasiera honetan egindako jolas eta jardueretan ateratako argazkiekin egindako bideoak dituzue. 3, 2, 1..aurrera!!!

2018/10/29

PISUAREKIN BUELTAKA

TEKNIKER ENPRESAKO ROBOT BAT APROBETXATUZ, pisu neurriekin hainbat ariketa egin genituen. 
Pisagailua eta bakoitzaren pisua eskatu genuen. Hortik abiatuz, taldeko lana eginez estimazioak egin zituzten; estutxea, fruta,enkuadernadoreak, grapagailua....
Gero, zenbat ume behar ditugu 400kg osatzeko?

2018/10/18

ROBOTIKA TAILERRA- 2.EGUNEAN

Gaur nola programatzen den ikasi dugu, ez pentsa gauza erraza dela. Lehenengo pentsatu behar duzu robotaren zein parte nahi duzu mugitzea. Gero, atzera edo aurrera den eta azkenik, ordenagailuko programan ipini behar duzu, eta mandua erabili.
Amaitzeko robotekin ibiltzeko aukera izan dugu, lehiaketatxo bat eginez.

2018/10/17

AURKEZPENAK

Tekniker enpresan egon ostean, pentsatu dugu interesgarria izango litzatekeela beste gela batzuetara azalpenak ematea, hori pentsatu eta egin.3.maila gela bakoitzak hiru taldetan banandu dugu, talde bakoitzean 8 ikasle egoteko, gero  4., 5., eta 6.mailetara joan gara Horretarako, etxean ere, lana egin behar izan dugu testua ikasteko, baina azkenean merezi du, nahiz eta hasieran, urduri samar egotea.

2018/10/16

ROBOTIKA TAILERRA

Aste honetan, robotika tailerra egin dugu informatika gelan. Gela bakoitza goiz oso bat egon da robotak egiten. Lehenengo, taldeko lana dela  hirunaka jarri dugu.  Gurekin Alberto eta Asier egon dira,  bai azaltzeko, baita laguntzeko ere.
Azkenean, talde bakoitzak robot bat, kotxe antzekoa, egin du, hiru motorrekin eta hainbat sensorekin.
Primeran pasatu dugu.
Orain zailena falta zaigu, PROGRAMATZEA. Hurrengo egunetan egingo dugu.
Hurrengo arte.

2018/10/08

IK4- TEKNIKER IRTEERA

Gaur urriak 8, Tekniker enpresara joan gara.
Ordu beteko bidea izan dugu hara ailegatzeko. Heldu bezain pronto argarki batzuk atera dizkigute ( bidaltzen dizkigutenean blogean sartuko ditugu). Gero enpresari buruzko bideo bat ikusi dugu,horretan, ze pausoak eman behar dituzten lana egiteko adierazi dute:
                          1-Datuak jaso eta idatzi .
                          2- Talde lana egin, talde batean ideia gehiago 
                              daudelako.
                          3- Esperimentatu, gure hipotesiak ondo dauden 
                              ziurtatzeko.
                          4- Produktua sortu.
Ostean bi talde desberdinak egin ditugu, eta talde bakoitzak bi robot, oso desberdinak ikusi ditugu.
Oso bisita interesgarria izan da guztientzat.
                              
IK4-TEKNIKER 1995. urtean sortu zen irabazi-asmorik gabeko fundazio gisa.Patronatu Batzordea 20 patronok osatzen dute gaur egun: 8 erakundek eta gure hurbileneko industria-sareko 12 enpresak.

Produktu-ingeniaritzako estrategiaren helburua da produktuaren kontzeptua garatzea, baita haren osagaien eta atal mekanikoen, elektronikoen eta softwarearen diseinua eta garapena ere. Hala, hainbat fabrikazio-prozesuren bidez, merkaturatzeko elementu egokia lortzen da.

Automatizazio eta robotika industrialeko soluzioak eragiketa optimizatuz, denborak eta kostuak murriztuz eta fidagarritasuna areagotuz prozesuen eraginkortasuna hobetzen ahalbidetzen duten teknologiak dituzte.







 

Azkenean oparitxoa eman digute. ESKERRIK ASKO!

2018/10/02

PROIEKTUA HASTEN

Proiektua hasteko, galdera bat egin diegu:
                                  Nolakoa da robot bat?
Galdera hori erantzuteko, marrazki baten bidez azaldu dute.Haien marrazkia amaitu eta gero,bere marrazkia denon aurrean azaldu dute. Begira ze marrazki politak egin duten.




Beste aldetik, etxetik ere, hai


 

 




nbat gauza desberdinak ekarri dituzte

KANDINSKY

Bizitza honetan ezinbestekoa da talde lana egitea. 3.mailako ikasleak horretaz konturatzeko Kandinsky kuadro bat hartu, 24 zati berdinak egin, zati bakoitza handitu,eta ikasle bakoitzak zati bat margotu behar izan du ; amaitu ostean,puzzlea osatu behar izan dute. Hona hemen,haien emaitzak.
Oso ekintza polita izan da talde kohesioa lantzeko.


2018/09/27

PROIEKTUA AUKERATZEN

Kaixo guztiori
Martxan hasi gara  3.mailan, lehenengo proiektua hasteko.
Aukeratzeko, pauso desberdinak eman ditugu:

          1-Ikasle bakoitzak esan zuen bere gustuko gaia eta zergatia. Azaldu ostean, bozketa egin    
              dug;,hortik, azkenean, 2 gai desberdinak atera ziren:
           - 3.maila A : Sukaldaritza eta .
           - 3.maila B : Robotika eta Munduko misterioak,

          2- Bi gelak elkartu, azaldu dute berriro gai bakoitza eta azkenean, bozketa egin dugu.

Gure proiektua :   ROBOTIKA