2021/05/05

UXOA SCRIPTA

Hiruhileko honetan gure proiektua zinema denez Uxoa aditua etorri zen. Uxoa scripta bat da  eta scripta zuzuzendariaren laguntzailea da, bere ardura eszenak ahalik eta hobetoen grabatzea da.

Zinemaren historiari buruz hitz egin zigun. Lehenengo, gure begiak kamarak bezalakoak direla kontatu zigun, grabatzeko argia behar dela eta ikusteko ere argia behar dela esan zigun. Baita ere, zeluloideei buruz hitz egin zigun, zeluloidetan 1segundutan 24 irudi pasatzen zirela esan zigun. Antzinan zeluloidetan hamar minuko pelikula bat sartzen zen, hau da 305m zeululoide.

Kamarak eta lan egiteko modua gaur egun asko aldatu dira, orain teknologia, efektu bereziak, soinua, pelikula nahi beste luzatu daiteke... kontatu zigun.

Amaitzeko, txuri beltzeko 2 pelikula mutu ikusi genituen eta gadera batzuk egin genizkion.