2020/02/28

POKEMONEN BILA


Dakizuenez, gure proiektua bideojokoak dira. Hori dela eta, ingeleseko andereñoari Pokemon Go-ren jolas bat egitea bururatu zitzaion. Jolas honetan  10 Pokemon desberdin aurkitu behar izan genituen, jolas honetan talde lana egitea ezinbestekoa da, modu berean, ingelesez hitz egin behar genuenez, norabideak  landu eta ikasi genituen.

Jolas honetan hiru talde egin genituen, eta bakoitzak andereño batekin joan zen; talde bakoitza toki desberdinetatik hasi zen. Pokemon guztiak aurkitzeko Eibarko kale-izendegi bat eta zazpi pokeball genituen.


 Amaitzeko, esan behar dugu oso ondo pasatu genuela, ingelesa  erabili genuela eta kale-izendegai nola erabili behar zen ere ikasi genuela.

2020/02/20

SCRATCH



Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du. Scratchek ikasgelan, besteak beste, hurrengo aukerak eskaintzen ditu:
  •  - Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzea.
  •   - Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea.
  •   - Nork bere lanari buruzko autodiagnosia egiteko ohitura garatzea.
  •   - Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea.
  •   - Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko aukera.
  •   - Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egiteko aukera.
  •   - Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak,   aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna
  •   - Programazioaren oinarriak ikasteko aukera
  •   - Baliabide desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak…
  •   - Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea.

Pasaden astean, gure eskolan, aditu bat, Leire, egon zen SCRATCH-en nola programatzen den erakusteko, bereziki, ikasleek labirinto bat egin zuten, ematen du erraza dela, baina programatzea ez da bat ere erraza, matematika algoritmoak direlako.




2020/02/13

BIDEOJOKOEN ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK


Bideojokoen abantailak eta desabantailak zeinek diren jakiteko, adituek esaten dutena irakurri dugu.
Irakurtzeko orduan, bi talde desberdinak egin ditugu, talde batek abantailak irakurri ditugu, eta beste talde batek desabantailak,amaitu ostean, horiei buruz hitz egin dugu. Lanari bukaera emateko, idatzi behar izan dugunez gain, marrazki bat egin dugu, lan hori binaka egin dugu.


MATEMATIKA MANIPULATIBOA


Pasaden astean matematika tailerrean, aparteko ariketa  bat egin genuen lego piezekin. Ekintza hori talde txikietan egin genuen. Talde bakoitzaren lego piezen kopurua desberdina zen. Hasieran, talde guztiek 6 pieza hartu behar izan genituen  lerro zuzen batean jartzeko; hori eginda, esan behar izan genuen zenbat hutsune zeuden piezen artean. Talde guztiek 5 hutsune kontatu genituenez andereñoak erronka bat proposatu zigun :
" Nola jarriko zenituzke pieza horiek 6 hutsune egoteko?"
Talde bakoitzari irudi desberdina atera zitzaigunean, gelaren aurrean azaldu behar izan genuen. Azaldu ostean, egin genuena idatzi genuen.

2020/02/11

INKESTAK EGITEN



Dakizuenez gure proiektua bideojokoak dira. Hori dela eta, gure ikastetxean inkesta bat egitea pentsatu dugu.
Lehenengo, galderak prestatu behar izan ditugu, kontuan izanda lehen hezkuntza osorako zirela, horregatik galdera desberdinak proposatu behar izan ditugu, baita formatoa ere, 1. eta 2. maila ikasleei guk galdetu diegu eta zuzenean datuak jaso ditugu, gainerakoek, ordez, idatzi behar izan dute. Orain beste lan bat daukagu...

2020/02/07

JAXINTO


  Gure jaxintok oso polita daude, ematen du gelan euskara gero eta gehiago egiten ari garela.