2020/02/28

POKEMONEN BILA


Dakizuenez, gure proiektua bideojokoak dira. Hori dela eta, ingeleseko andereñoari Pokemon Go-ren jolas bat egitea bururatu zitzaion. Jolas honetan  10 Pokemon desberdin aurkitu behar izan genituen, jolas honetan talde lana egitea ezinbestekoa da, modu berean, ingelesez hitz egin behar genuenez, norabideak  landu eta ikasi genituen.

Jolas honetan hiru talde egin genituen, eta bakoitzak andereño batekin joan zen; talde bakoitza toki desberdinetatik hasi zen. Pokemon guztiak aurkitzeko Eibarko kale-izendegi bat eta zazpi pokeball genituen.


 Amaitzeko, esan behar dugu oso ondo pasatu genuela, ingelesa  erabili genuela eta kale-izendegai nola erabili behar zen ere ikasi genuela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina