2019/02/25

ESCAPE GAME AZALTZEN

Aste honeta,n beste geletara joan gara gure escape game azaltzera.Joan baino lehenago, bakoitzak testu bat sortu behar izan du jolasa azaltzen. Egin ostean, taldeka jarri genuen testu bat sortzeko, kontuan izanda guztien ideiak egon behar zirela. Ez da erraza izan, denok adoz egon behar garelako, baina azkenean lortu dugu.

 

AMAGOIA, BIOLOGOA GUREKIN

Joanden ostiralean, Amagoia, biologoa, gurekin egon zen; Dinosaurioen desagerpena azaldu zigun, baina ez hori bakarrik, aztarnak eta fosilak ere ekarri zizkigun, guk ikusteko,ukitzeko, eta marrazkiak egiteko. Ordenagailuan ere, fosila horiek  bilatu genituen.
 ESKERRIK ASKO ETORTZEAGATIK! 

2019/02/21

ESCAPE GAME

Ostiral honetan, otsailak 15, "Escape Game" bat egin dugu aretoan. Jolas honetan taldeko lana ezinbestekoa izan da aurrera egiteko. Oso ondo pasatu dugu arratsalde osoan.
Jolas horretan, piramide handi bat zegoen, pistaz beterik giltzarrapo guztiak zabaltzeko. Pistetan, kode desberdinak zeuden; esate baterako, morse kodea, hieroglifikoak, taula periodikoa, latitudea eta longitudea...
Nahiz eta monitoreen laguntza izan, oso zaila izan zen, gainera, denbora mugatuta zegoen.

2019/02/11

AMA BATZUK ETA KAROLAY ISTORIAK KONTATZEN

Ostiral honetan, arratsaldean, oso berezia izan da, Gure gelako bai Karolay, bai ama batzuk ikastetxera etorri dira mitologiaren istoriak kontatzera. Euskal mitologiaren istorioak kontatu dituztenak, euskeraz egin dute, Anbotoko Mari, Basajaun, Herensuge eta Tarttalo. Beste aldetik, Karolay-k Venezuelako istorio bat kontatu du, Silbon, hain zuzen ere. Argentinatik 
" Nahuelito"istorioa  eta Galiziatik "Las Burgas" misterioaHemendik ESKERRAK eman nahi ditugu ama guzti horiei.
Amaitu ostean, gelara igo gara gure gustuko istorioa idaztera.
Ikasle guztiak adi adi egon dira entzuten.ZORIONAK!!!


2019/02/04

TANGRAM

Tangran erabili dugu triangeluak lantzeko.Lehenengo, bakoitzak berea egin behar zuen, horretarako 
plantila bat izan dute, pieza guztiak ondo mozteko. Amaitu ostean, hainbat irudi desberdinak sortu dituzte.Hona hemen, batzuk.