2019/10/25

BIKOTEKA IRAKURTZEN

Azken egunotan, zuen seme-alabekin BIKOTEKA IRAKURTZEN deritzon aktibitatea abian jarri
dugu.
BIKOTEKA IRAKURTZEN egitasmoa berdinen edo ikasleen arteko Tutoretza ikaskuntza
kooperatiborako metodoan sakontzeko pentsatuta dago. Proiektu horrek, irakurmen konpetentzia
hobetzeko nabarmentzen bada ere, bizikidetza sustatzeko eta beste baloreen lanketa burutzeko aukera
paregabea eskaintzen du. Beraz, bi helburu nagusi ditu:
* Irakurketa konpetentzia hobetzea
* Ikasleek elkarri ematen dizkioten laguntzak erabiltzen jakitea (ikasleen  arteko elkarreraginak)
EZAUGARRIAK
* Astean  saio bat betetzen dugu.
* Ikasleek rol ezberdinak betetzen dituzte: irakasle eta ikaslearen rola
* Rolak elkar trukatuko dituzte
* Testuinguru ezberdinetako testuak hautatzen dira
* Irakaslearen rola duenak testuaren prestakuntza aurretik (gelan eta etxean) burutuko du
* Gelan, elkarrekin irakurriko dute eta zuzentasuna bilatuko dute
* Ulermena jorratzeko jarduerak burutuko dituzte

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina