2019/02/21

ESCAPE GAME

Ostiral honetan, otsailak 15, "Escape Game" bat egin dugu aretoan. Jolas honetan taldeko lana ezinbestekoa izan da aurrera egiteko. Oso ondo pasatu dugu arratsalde osoan.
Jolas horretan, piramide handi bat zegoen, pistaz beterik giltzarrapo guztiak zabaltzeko. Pistetan, kode desberdinak zeuden; esate baterako, morse kodea, hieroglifikoak, taula periodikoa, latitudea eta longitudea...
Nahiz eta monitoreen laguntza izan, oso zaila izan zen, gainera, denbora mugatuta zegoen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina