2018/10/08

IK4- TEKNIKER IRTEERA

Gaur urriak 8, Tekniker enpresara joan gara.
Ordu beteko bidea izan dugu hara ailegatzeko. Heldu bezain pronto argarki batzuk atera dizkigute ( bidaltzen dizkigutenean blogean sartuko ditugu). Gero enpresari buruzko bideo bat ikusi dugu,horretan, ze pausoak eman behar dituzten lana egiteko adierazi dute:
                          1-Datuak jaso eta idatzi .
                          2- Talde lana egin, talde batean ideia gehiago 
                              daudelako.
                          3- Esperimentatu, gure hipotesiak ondo dauden 
                              ziurtatzeko.
                          4- Produktua sortu.
Ostean bi talde desberdinak egin ditugu, eta talde bakoitzak bi robot, oso desberdinak ikusi ditugu.
Oso bisita interesgarria izan da guztientzat.
                              
IK4-TEKNIKER 1995. urtean sortu zen irabazi-asmorik gabeko fundazio gisa.Patronatu Batzordea 20 patronok osatzen dute gaur egun: 8 erakundek eta gure hurbileneko industria-sareko 12 enpresak.

Produktu-ingeniaritzako estrategiaren helburua da produktuaren kontzeptua garatzea, baita haren osagaien eta atal mekanikoen, elektronikoen eta softwarearen diseinua eta garapena ere. Hala, hainbat fabrikazio-prozesuren bidez, merkaturatzeko elementu egokia lortzen da.

Automatizazio eta robotika industrialeko soluzioak eragiketa optimizatuz, denborak eta kostuak murriztuz eta fidagarritasuna areagotuz prozesuen eraginkortasuna hobetzen ahalbidetzen duten teknologiak dituzte.







 

Azkenean oparitxoa eman digute. ESKERRIK ASKO!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina