2022ko Urtarrilaren 13an, osteguna, 6. eta 5.mailako ikasleok, nahiak eta proposamenak sailkatzeko erabiltzen ditugun irizpideei buruz hitz egiteko elkartu ginen. Hau da, proiektu berria proposatu eta adostu ondoren egiten dugun lana burutzeko.
Lehenengo, nahiak eta proposamenak sailkatzeko irizpideak eskaini genizkien:
1-Nahiak eta proposamenak irakurri ulertu arte.
2-Nola sailkatuko dituzun pentsatu (zenbakiekin, koloreekin…)
3-Proposamen bakoitzeko hitz klabeak kontutan izanda multzoak egin.
4-Multzoak izendatu.
5-Berrikusi (ideia guztiak agertzen direla konprobatu).
6-Ortografia eta aurkezpena zaindu.
Gero, eskema bat egiteko gomendioak eman genizkien: Eskema garbian egin baino lehen zirriborro bat egin, multzo bakoitzetik azpimultzoak atera…
Ideiak sailkatzeko, zerrendan zenbakiak idaztea lagungarria da, baina beraien nahi eta proposamenak ez zutenez zenbakirik, azaltzeko orduan, beraiek ez zuten oso ondo ulertzen.
“Mintzalagun” horretan, hiru gauza garrantzitsu ikasi genituen: Ozeanoko eta bertako animalien maketa bat egiten, Frantzia baino hiru aldiz handiago den plastikozko irla bati buruz hitz egin ziguten, eta kutsadura proiektua oso gai interesgarri dibertigarri eta planetarentzat ona dela.
5. mailakoek hainbat lan egingo genuela, monumentu oso politak edukiko genuela eta zaborra jasotzera joango ginela esan ziguten, baita beraiek egindako maketa bat ere erakutsi ziguten.
Azkenik, sare sozialei buruz galdera batzuk egin zizkiguten. Guk 6. mailako ikasleok Miguel izeneko aditu bat gelara sare sozialei buruz hitz egitera gonbidatu genuen. Sare sozialen buruz ikasteko oso gauza dibertigarriak eta interesgarriak daudela esan genien.
Gure ustez saio polita eta interesgarria lortu genuen, benetan aberatsa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina