2021/11/03

ANE TURISMO ADITUA


Kaixo gu 6.mailako ikasleak gara eta Ane adituari buruz hitz egingo dizuegu. Ane urriaren 26-an Itziora etorri zen, bere lanari buruz hitz egiteko. Ane 18 urtekin enpresaritza lanarekin hasi zen. Ondoren turismo ikasketak egin zituen, eta turismo lanarekin jarraitu zuen. Orain Anek, ikasi zuen eskolan, turismoko irakaslea izan nahi du. Baita ere Anek hotel batzuetan lana egin du; Hotel Maria Kristinean adibidez. Maria Kristina erregina Donostira joaten zelako deitzen da horrela hotela, hortik aurrera famatu asko joaten ziren eta oraindik ere joaten dira. Anek Maria Kristina hotelean lan egiteko jendeari oso ondo tratatu behar diozula esan zigun. Oso garestia da eta pasientzia asko euki behar duzu.

Anek hainbat kontinente bisitatu ditu, gehien bat Europatik bidaiatu du. Estatu Batuetan gabonetan egon da eta oso polita dela esan zigun. Ane Irlandara joan zen beste familia batekin, urte bat. Estambul 2 kontinentetan banatuta dago, zati bat Europa da eta bestea Asia. Aneri Turkian timatu egin zioten. Baina Turkiako kebapa gustatzen zaio.

Kontinentetik ateratzeko pasaportea behar dugula esa zigun, baita ere Ingalaterrara joateko pasaporte behar da Europar Batasunetik atera zelako. 

Anek turismo mota desberdinak daudela esan zigun. Adibidez, eguzki hondartza, turismo gastronomikoa, hotel turismoa eta monumentu turismoa. Honekin batera monumentu naturalak eta gizakiak sorutako monumentuak daudela esan zigun. Adibidez "El gran caƱon” monumentu natural bat da eta Eiffel dorrea gizakiak sortutako monumentu bat dela esan zigun. 

Turista izateko gutxienez leku batean gau bat eta gehienez urte bat egon behar zara. Ane turista bezala bidaiatzen duenean oroigarriak erosten dituela azaldu zigun. 

2019an Frantzia turista gehien jaso zituen herrialdea izan zen, eta Espainia bigarrena. Baina 2020an koronabirusagatik turismo laurdenera jeitsi zen. 

Ane asteburu honetan Erromara joan da, bertan famatu asko elkartu ziren. 

Hau izan da gutxi gora behera Ane esan ziguna. Espero dugu ondo azaldu izana, besarkada bat,  agur!!!

2021/05/05

UXOA SCRIPTA

Hiruhileko honetan gure proiektua zinema denez Uxoa aditua etorri zen. Uxoa scripta bat da  eta scripta zuzuzendariaren laguntzailea da, bere ardura eszenak ahalik eta hobetoen grabatzea da.

Zinemaren historiari buruz hitz egin zigun. Lehenengo, gure begiak kamarak bezalakoak direla kontatu zigun, grabatzeko argia behar dela eta ikusteko ere argia behar dela esan zigun. Baita ere, zeluloideei buruz hitz egin zigun, zeluloidetan 1segundutan 24 irudi pasatzen zirela esan zigun. Antzinan zeluloidetan hamar minuko pelikula bat sartzen zen, hau da 305m zeululoide.

Kamarak eta lan egiteko modua gaur egun asko aldatu dira, orain teknologia, efektu bereziak, soinua, pelikula nahi beste luzatu daiteke... kontatu zigun.

Amaitzeko, txuri beltzeko 2 pelikula mutu ikusi genituen eta gadera batzuk egin genizkion.




2021/03/25

 5. mailako ikasleok kokozoro abestiaren koroak eta koreografia osatu dugu. Primeran aritu zarete! zorionak!! hemen emaitzak:




2021/02/24

MIGUEL FERNANDEZ INTERNETEN ADITUA

Gure proiektua sare sozialak direnez urtarrilaren 27an Miguel Fernandez etorri zen internetari buruz hitz egiteko. Baina ez hori bakarrik, arriskuei, pasahitzei, pribatutasunei eta publizitateai buruz ere hitz egin zigun. 

Guretzat ideia garrantzitsuenak hauek izan ziren:

  • Idazketa zen antzinako teknologia, bakarrik pertsona batzuk, eskribak deitzen zirenak, idazten zekitelako.

  • 12345, abcde edo beste pasahitz batzuk oso errazak dira eta ez dira oso zailak asmatzeko, orduan erraz hackeatu daitezke.

  • Googleen bilatzerakoan, bilatzaile ondoan kandau bat badago web-gunea segurua dela esan nahi du, baina harridura bat badago web-gunea arriskutsua dela esan nahi du.

  • Premiun zerbitzuak, adibidez Fortniten "Pase de batalla" erosteko diru birtuala behar da eta diru birtuala edukiteko diru erreala behar da. Konuz ibili gauzak erosterakoan.

  • Pokemon Go-en zure ubikazioa behar da jolasteko, eta zure datuak ematen dituzu eta edozeinek jakin dezake non zauden.

  • Sare sozialak edukitzeko 13-14 urte behar dira.






YOLANDA ARRIETA IDAZLEAREN SAIOA

Otsailaren 22an Yolanda Arrieta Malaxetxeberria idazlea gurean izan zen "Nitaz ahaztu dira" irakurri dugulako.

Saioari hasiera emateko, musika lasaia eskani zigun eta sormena  lantzeko entrenamendua egin zigun; hain zuzen ere, 5 zentzumenak kontutan hartuta.

Ondoren, Juan Kruz  Igerabideren eta Joxean Arzaren olerki banarekin jolastu genuen.

Jarraian istorio edo ipuin bat idazteko orduan, ESKUAREN eredua jarraitzea proposatu zigun 5 atzaparrekin. 1. NOR, 2. NON, 3. NOIZ, 4. ZER, 5. NOLA.

Azkenik Yolandari galdera butzuk egin genizkion alai-alai erantzun zituen. Gehien arritu ziguna, Idazleek idatzitako liburu bakoitzeko ze diru gutxi irabazten duten izan da: Adibidez, 16€ko liburu batetik 1,60€ irabazten du, %10a.

Yolanda bukaeran liburu bat oparitu zigun "Txokolategia". Irakurtzeko irrikan gaude. Zuek ere irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.