2019/10/31

ERRONKA -ATEAREN GAMIFIKAZIOA

Gamifikazio bat proposatu genien non gelak “Magia Eskola” izango diren. Horretarako gelako atea “Magia Eskolako” sarrera bihurtzen dugu. Talde txikietan proposamenak jaso ditugu eta denon aurrean azaldu eta denon artean erabakia hartu dugu. Lanak taldeka banatu ditugu. Horretarako neurriak hartu eta zenbaki hamartarrak erabili behar izan dituzte.

2019/10/25

BIKOTEKA IRAKURTZEN

Azken egunotan, zuen seme-alabekin BIKOTEKA IRAKURTZEN deritzon aktibitatea abian jarri
dugu.
BIKOTEKA IRAKURTZEN egitasmoa berdinen edo ikasleen arteko Tutoretza ikaskuntza
kooperatiborako metodoan sakontzeko pentsatuta dago. Proiektu horrek, irakurmen konpetentzia
hobetzeko nabarmentzen bada ere, bizikidetza sustatzeko eta beste baloreen lanketa burutzeko aukera
paregabea eskaintzen du. Beraz, bi helburu nagusi ditu:
* Irakurketa konpetentzia hobetzea
* Ikasleek elkarri ematen dizkioten laguntzak erabiltzen jakitea (ikasleen  arteko elkarreraginak)
EZAUGARRIAK
* Astean  saio bat betetzen dugu.
* Ikasleek rol ezberdinak betetzen dituzte: irakasle eta ikaslearen rola
* Rolak elkar trukatuko dituzte
* Testuinguru ezberdinetako testuak hautatzen dira
* Irakaslearen rola duenak testuaren prestakuntza aurretik (gelan eta etxean) burutuko du
* Gelan, elkarrekin irakurriko dute eta zuzentasuna bilatuko dute
* Ulermena jorratzeko jarduerak burutuko dituzte

2019/10/24

KAPELAREKIN ETXE DESBERDINETAN BANATZEN

Gaur, arratsalde zoragarria izan dugu. Kapela buruan jantzi dugu jakiteko ze etxetan egongo ginateke. Ekintza honetan,adjetibo asko ikasi ditugu, bai gaztelaniaz, bai ingeleraz, baita euskaraz ere .
Ikusi duzue ze kapela polita!Lorenari. Eskerrak eman nahi dizkiogu  Lorenari kapela eder hori egiteagatik


2019/10/15

BERTIZETIK BUELTAN

4. mailako  ikasleak   Bertizera   joan  gara, hor, gauza asko egin eta ikasi dugu.

Bueltan, taldetan banatu gara, egin ditugun ekintzak ere banatu ditugu, talde bakoitzean testu bat sortzeko, ez hori bakarrik,marrazki bat ere egin izan behar dugu.
                                                                                                           ITZIAR  eta ANDONI

2019/10/08

BERTIZ IRTEERA

                 


BERTIZEN EGINDAKO  EKINTZAK:

                    BERTIZ ABENTURA PARK. Zuhaitzen arteko ibilbideak.

     

                  TIROLINAK. Elizondoko Baztan Abentura parkeko tirolinak


               








ERROTA. Elizondoko Etxaide Errotara bisita (urezko errota ohiko moduan artoa ehotzen duena. gehi  Talo tailerra .



           

   NATUR PARKEA. Bertizko Natur Parkean bisita.