2022/04/08

KORRIKA 22

Korrika Eibartik pasatu dela aprobetxatuz Korrikan parte hartzeko aukera izan genuen. Aurreko egunean Itzion 5. eta 6. mailako ikasleok gure Korrika Txikia ospatu genuen, giro bikaina egon zelarik. 


Gure lehen Korrikan parte hartu genuen eta bizi izan genuena idatziz adierazten saiatu ginen. Hona hemen bildumatxo bat.

2022/01/20

SARE SOZIALEN PROIEKTUKO NAHIAK ETA PROPOSAMENAK SAILKATZEKO IRIZPIDEAK

2022ko Urtarrilaren 13an, osteguna, 6. eta 5.mailako ikasleok, nahiak eta proposamenak sailkatzeko erabiltzen ditugun irizpideei buruz hitz egiteko elkartu ginen. Hau da, proiektu berria proposatu eta adostu ondoren egiten dugun lana burutzeko.

Lehenengo, nahiak eta proposamenak sailkatzeko irizpideak eskaini genizkien:

1-Nahiak eta proposamenak irakurri ulertu arte.

2-Nola sailkatuko dituzun pentsatu (zenbakiekin, koloreekin…)

3-Proposamen bakoitzeko hitz klabeak kontutan izanda multzoak egin.

4-Multzoak izendatu.

5-Berrikusi (ideia guztiak agertzen direla konprobatu).

6-Ortografia eta aurkezpena zaindu.

Gero, eskema bat egiteko gomendioak eman genizkien: Eskema garbian egin baino lehen zirriborro bat egin, multzo bakoitzetik azpimultzoak atera…

Ideiak sailkatzeko, zerrendan zenbakiak idaztea lagungarria da, baina beraien nahi eta proposamenak ez zutenez zenbakirik, azaltzeko orduan, beraiek ez zuten oso ondo ulertzen.

“Mintzalagun” horretan, hiru gauza garrantzitsu ikasi genituen: Ozeanoko eta bertako animalien maketa bat egiten, Frantzia baino hiru aldiz handiago den plastikozko irla bati buruz hitz egin ziguten, eta kutsadura proiektua oso gai interesgarri dibertigarri eta planetarentzat ona dela.

5. mailakoek hainbat lan egingo genuela, monumentu oso politak edukiko genuela eta zaborra jasotzera joango ginela esan ziguten, baita beraiek egindako maketa bat ere erakutsi ziguten.

Azkenik, sare sozialei buruz galdera batzuk egin zizkiguten. Guk 6. mailako ikasleok Miguel izeneko aditu bat gelara  sare sozialei buruz hitz egitera gonbidatu genuen. Sare sozialen buruz ikasteko oso gauza dibertigarriak eta interesgarriak daudela esan genien.

Gure ustez saio polita eta interesgarria lortu genuen, benetan aberatsa.


 

2022/01/16

TXOTXONGILO TAILERRA

2. hiruhileko lehen egunean euskara sentzibilizazio kanpaina bezala Txotxongilo Tailerra antolatu dugu. Ikasle bakoitzak bere txotxongiloa sortu du eta ondoren antzerkitxo bat prestatu dugu. Ondorengo bideoan ikusi dezakezue emaitza. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

2021/11/03

ANE TURISMO ADITUA


Kaixo gu 6.mailako ikasleak gara eta Ane adituari buruz hitz egingo dizuegu. Ane urriaren 26-an Itziora etorri zen, bere lanari buruz hitz egiteko. Ane 18 urtekin enpresaritza lanarekin hasi zen. Ondoren turismo ikasketak egin zituen, eta turismo lanarekin jarraitu zuen. Orain Anek, ikasi zuen eskolan, turismoko irakaslea izan nahi du. Baita ere Anek hotel batzuetan lana egin du; Hotel Maria Kristinean adibidez. Maria Kristina erregina Donostira joaten zelako deitzen da horrela hotela, hortik aurrera famatu asko joaten ziren eta oraindik ere joaten dira. Anek Maria Kristina hotelean lan egiteko jendeari oso ondo tratatu behar diozula esan zigun. Oso garestia da eta pasientzia asko euki behar duzu.

Anek hainbat kontinente bisitatu ditu, gehien bat Europatik bidaiatu du. Estatu Batuetan gabonetan egon da eta oso polita dela esan zigun. Ane Irlandara joan zen beste familia batekin, urte bat. Estambul 2 kontinentetan banatuta dago, zati bat Europa da eta bestea Asia. Aneri Turkian timatu egin zioten. Baina Turkiako kebapa gustatzen zaio.

Kontinentetik ateratzeko pasaportea behar dugula esa zigun, baita ere Ingalaterrara joateko pasaporte behar da Europar Batasunetik atera zelako. 

Anek turismo mota desberdinak daudela esan zigun. Adibidez, eguzki hondartza, turismo gastronomikoa, hotel turismoa eta monumentu turismoa. Honekin batera monumentu naturalak eta gizakiak sorutako monumentuak daudela esan zigun. Adibidez "El gran caƱon” monumentu natural bat da eta Eiffel dorrea gizakiak sortutako monumentu bat dela esan zigun. 

Turista izateko gutxienez leku batean gau bat eta gehienez urte bat egon behar zara. Ane turista bezala bidaiatzen duenean oroigarriak erosten dituela azaldu zigun. 

2019an Frantzia turista gehien jaso zituen herrialdea izan zen, eta Espainia bigarrena. Baina 2020an koronabirusagatik turismo laurdenera jeitsi zen. 

Ane asteburu honetan Erromara joan da, bertan famatu asko elkartu ziren. 

Hau izan da gutxi gora behera Ane esan ziguna. Espero dugu ondo azaldu izana, besarkada bat,  agur!!!