Otsailaren 22an Yolanda Arrieta Malaxetxeberria idazlea gurean izan zen "Nitaz ahaztu dira" irakurri dugulako.
Saioari hasiera emateko, musika lasaia eskani zigun eta sormena lantzeko entrenamendua egin zigun; hain zuzen ere, 5 zentzumenak kontutan hartuta.
Ondoren, Juan Kruz Igerabideren eta Joxean Arzaren olerki banarekin jolastu genuen.
Jarraian istorio edo ipuin bat idazteko orduan, ESKUAREN eredua jarraitzea proposatu zigun 5 atzaparrekin. 1. NOR, 2. NON, 3. NOIZ, 4. ZER, 5. NOLA.
Azkenik Yolandari galdera butzuk egin genizkion alai-alai erantzun zituen. Gehien arritu ziguna, Idazleek idatzitako liburu bakoitzeko ze diru gutxi irabazten duten izan da: Adibidez, 16€ko liburu batetik 1,60€ irabazten du, %10a.
Yolanda bukaeran liburu bat oparitu zigun "Txokolategia". Irakurtzeko irrikan gaude. Zuek ere irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina