2020/02/13

MATEMATIKA MANIPULATIBOA


Pasaden astean matematika tailerrean, aparteko ariketa  bat egin genuen lego piezekin. Ekintza hori talde txikietan egin genuen. Talde bakoitzaren lego piezen kopurua desberdina zen. Hasieran, talde guztiek 6 pieza hartu behar izan genituen  lerro zuzen batean jartzeko; hori eginda, esan behar izan genuen zenbat hutsune zeuden piezen artean. Talde guztiek 5 hutsune kontatu genituenez andereñoak erronka bat proposatu zigun :
" Nola jarriko zenituzke pieza horiek 6 hutsune egoteko?"
Talde bakoitzari irudi desberdina atera zitzaigunean, gelaren aurrean azaldu behar izan genuen. Azaldu ostean, egin genuena idatzi genuen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina