2020/06/14

GORPUTZ HEZKUNTZA ETXEAN

Covid19a dela eta 3. hiruhileko guztian gorputz hezkuntza etxean egin behar izan duzue. Hemen daukazue egin duzuen lanaren emaitza. Ondo pasa merezitako oporrak!!

APIRILAK 20-24
 

APIRILAK 27-30

  
MAIATZAK 4-8


MAIATZAK 11-15


MAIATZAK 18-22


MAIATZAK 25-29



EKAINAK 1-5


EKAINAK 8-12

2020/03/26

GORPUTZ HEZKUNTZA ETXEAN

Kaixo guztioi 

Zer moduz? Egoera hau dela eta etxean ere Gorputz Hezkuntza lantzeko proposamen bat luzatzen dizuegu. Sites bat ( https://sites.google.com/view/ghetxean/ ) sortu dugu eta bertan asteko egun bakoitzerako hainbat proposamen eta ideia luzatzen dizkizuegu zuek aukeratzeko. Dantzak, materiala berrerabiliz sortzeko jostailu eta jolasak, goprutz adierazpena, malabareak, bilaketa jolasak, erronkak… aurkituko duzue. Denetarik aurkituko duzue, eta gauza batzuk zuen baliabide, espazio, trebetasun edo gaitasunetara moldatu beharko dituzue. Garrantzitsuena ez da dena egitea, baizik eta egunero ariketa pixka bat egitea. Saio guztietan beroketa proposamenak dituzue (behintzat bat egitea komeni da) eta amaieran lasaitzeko hainbat proposamen dituzue. Animatzen bazarete, egiten duzuenaren bideoak, argazkiak… bidali ahal dizkidazue eta gelako blogean zintzilikatu ditzaket (bideo-montaiak eginez, adibidez), edo besterik gabe email bidez zuek egiten zoazten jardueren berri jakitea gustatuko litzaidake (zein jarduera gustatu zaizuen, zailtasunik izan duzuen…). Zalantzaren bat baduzue edo beste jardueraren bat proposatu nahi baduzue (dantzak, erronkak, joalsak, filmak…) igor.azurmendi@sanandreshlhi.eus helbidera idatzi. Sites-ean egunero gauza berriak sartzen joango gara, beraz, ez daukazu gorputza ez mugitzeko eta aspertzeko aitzakiarik… 
Animo!! Egin dezagun gorputz hezkuntza etxean!!
 Igor

2020/03/11

ITSASPEKO BIHOTZA


Aste honetan, liburutegira joan gara ekintza berezi bat egiteko.
Areto literario honetan, genero berdintasunaren gaia lantzen da euskarazko haur literaturaren bitartez. Hezkidetza ardatz duen ibilbide artistiko-pedagogiko bat diseinatu du Galtzagorri elkarteak horretarako.

2020/03/05

GURE ATEAK APAINDUTA DAUDE


Proiektu honetan ateak  apaintzea ere erabaki dugunez, lanean aritu gara .
Hasieran atearen neurria hartu behar izan dugu, gero, papera moztu, eta ostean, zirkunferentzia egiteko konpasa erabili dugu. Ondoren ,ahoa egiteko angelu bat egin behar izan dugu, horretarakoangelu-garraiagailua erabili dugu.Hona hemen gure ateak

 
 
 

2020/03/03

GRAFIKOAK EGITEN

Gogoratzen bazarete, orain dela aste bete  bideojokoei  buruzko inkestak egin genituen gure ikastetxean lehen hezkuntza osoan.
Inkestak egin ostean, datuak jasotzeko taula bat egin behar genuen, eta taula amaitu ondoren, grafiko bat egin behar izan genuen, nahiz eta talde lana egin, bakoitzak gure grafikoa ere egin  genuen. Ikusten duzuenez, grafiko alboan, gure interpretazioa jarri genuen.









2020/02/28

POKEMONEN BILA


Dakizuenez, gure proiektua bideojokoak dira. Hori dela eta, ingeleseko andereñoari Pokemon Go-ren jolas bat egitea bururatu zitzaion. Jolas honetan  10 Pokemon desberdin aurkitu behar izan genituen, jolas honetan talde lana egitea ezinbestekoa da, modu berean, ingelesez hitz egin behar genuenez, norabideak  landu eta ikasi genituen.

Jolas honetan hiru talde egin genituen, eta bakoitzak andereño batekin joan zen; talde bakoitza toki desberdinetatik hasi zen. Pokemon guztiak aurkitzeko Eibarko kale-izendegi bat eta zazpi pokeball genituen.


 Amaitzeko, esan behar dugu oso ondo pasatu genuela, ingelesa  erabili genuela eta kale-izendegai nola erabili behar zen ere ikasi genuela.

2020/02/20

SCRATCH



Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du. Scratchek ikasgelan, besteak beste, hurrengo aukerak eskaintzen ditu:
  •  - Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzea.
  •   - Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea.
  •   - Nork bere lanari buruzko autodiagnosia egiteko ohitura garatzea.
  •   - Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea.
  •   - Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko aukera.
  •   - Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egiteko aukera.
  •   - Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak,   aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna
  •   - Programazioaren oinarriak ikasteko aukera
  •   - Baliabide desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak…
  •   - Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea.

Pasaden astean, gure eskolan, aditu bat, Leire, egon zen SCRATCH-en nola programatzen den erakusteko, bereziki, ikasleek labirinto bat egin zuten, ematen du erraza dela, baina programatzea ez da bat ere erraza, matematika algoritmoak direlako.




2020/02/13

BIDEOJOKOEN ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK


Bideojokoen abantailak eta desabantailak zeinek diren jakiteko, adituek esaten dutena irakurri dugu.
Irakurtzeko orduan, bi talde desberdinak egin ditugu, talde batek abantailak irakurri ditugu, eta beste talde batek desabantailak,amaitu ostean, horiei buruz hitz egin dugu. Lanari bukaera emateko, idatzi behar izan dugunez gain, marrazki bat egin dugu, lan hori binaka egin dugu.


MATEMATIKA MANIPULATIBOA


Pasaden astean matematika tailerrean, aparteko ariketa  bat egin genuen lego piezekin. Ekintza hori talde txikietan egin genuen. Talde bakoitzaren lego piezen kopurua desberdina zen. Hasieran, talde guztiek 6 pieza hartu behar izan genituen  lerro zuzen batean jartzeko; hori eginda, esan behar izan genuen zenbat hutsune zeuden piezen artean. Talde guztiek 5 hutsune kontatu genituenez andereñoak erronka bat proposatu zigun :
" Nola jarriko zenituzke pieza horiek 6 hutsune egoteko?"
Talde bakoitzari irudi desberdina atera zitzaigunean, gelaren aurrean azaldu behar izan genuen. Azaldu ostean, egin genuena idatzi genuen.

2020/02/11

INKESTAK EGITEN



Dakizuenez gure proiektua bideojokoak dira. Hori dela eta, gure ikastetxean inkesta bat egitea pentsatu dugu.
Lehenengo, galderak prestatu behar izan ditugu, kontuan izanda lehen hezkuntza osorako zirela, horregatik galdera desberdinak proposatu behar izan ditugu, baita formatoa ere, 1. eta 2. maila ikasleei guk galdetu diegu eta zuzenean datuak jaso ditugu, gainerakoek, ordez, idatzi behar izan dute. Orain beste lan bat daukagu...

2020/02/07

JAXINTO


  Gure jaxintok oso polita daude, ematen du gelan euskara gero eta gehiago egiten ari garela.


 

 

2020/01/29

EUSKARA KANPAINA


GABONAK PASA OSTEAN, URTERO BEZALA ,ESKOLAKO LEHENENGO HIRU EGUNETAN EUSKARA KANPAINA EGITEN DUGU. Aurten ere, tailerra desberdinak izan ditugu, zehatz mehatz 4. mailan aratosteen gaia prestatu dute, eta  ipuinak modu kooperatiboa idatzi dituzte. Hona hemen egin duguna

 

 




2020/01/24

GURASOEN AURKEZPENA

Atzo arratsaldean  4.mailako geletan urduritasuna zegoen, normala, arratsaldeko  bostetan familia guztiak elkartu ziren bi gelako aurkezpenak entzuteko.
Gelan jende mordo bat elkartu ginen. Azkenean, aurkezpen osoa ondo atera zen eta denok pozik etxera bueltatu ginen. Eskerrik asko parte hartzeagatik, guretzat oso garrantzitsua da.

BIDEO-JOKOAK

4. mailakoek hurrengo proiektua aukeratu dugu. Proiektu berria aukeratzeko ikasle bakoitzak bere nahiak adieraziko ditu. Gustuko duen gaia gelan prestatu eta besteen aurrean aurkeztuko du. Lan pertsonala da. Aurkezteko momentuan erabiliko duten formatua, baliabideak…  euren helbururako egokienak direnak erabiliko dituzte. Guztiak entzun ondoren gustukoena aukeratu, adostuko dute.
Gure gaia DIDEO-JOKOAK. Hona hemen ikasleek egindako marrazkiak.

VASOFONO

 4.MAILAKOEK ESPERIMENTU BAT EGIN DUGU

Dakizuenez, " BIKOTEKA IRAKURTZEN" proiektua aurrera eramaten ari gara. Aste honetan, irakurgai bat " Vasófono" izan denez, bururatu zaigu basofonoak egitea, konprobatzeko entzun daitekeela. Guk probatu ostean 5 urteko gelara joan gara, haiekin esperimantua egitera.
 Hona hemen gure basofonoak eta esperimentua.