2021/11/03

ANE TURISMO ADITUA


Kaixo gu 6.mailako ikasleak gara eta Ane adituari buruz hitz egingo dizuegu. Ane urriaren 26-an Itziora etorri zen, bere lanari buruz hitz egiteko. Ane 18 urtekin enpresaritza lanarekin hasi zen. Ondoren turismo ikasketak egin zituen, eta turismo lanarekin jarraitu zuen. Orain Anek, ikasi zuen eskolan, turismoko irakaslea izan nahi du. Baita ere Anek hotel batzuetan lana egin du; Hotel Maria Kristinean adibidez. Maria Kristina erregina Donostira joaten zelako deitzen da horrela hotela, hortik aurrera famatu asko joaten ziren eta oraindik ere joaten dira. Anek Maria Kristina hotelean lan egiteko jendeari oso ondo tratatu behar diozula esan zigun. Oso garestia da eta pasientzia asko euki behar duzu.

Anek hainbat kontinente bisitatu ditu, gehien bat Europatik bidaiatu du. Estatu Batuetan gabonetan egon da eta oso polita dela esan zigun. Ane Irlandara joan zen beste familia batekin, urte bat. Estambul 2 kontinentetan banatuta dago, zati bat Europa da eta bestea Asia. Aneri Turkian timatu egin zioten. Baina Turkiako kebapa gustatzen zaio.

Kontinentetik ateratzeko pasaportea behar dugula esa zigun, baita ere Ingalaterrara joateko pasaporte behar da Europar Batasunetik atera zelako. 

Anek turismo mota desberdinak daudela esan zigun. Adibidez, eguzki hondartza, turismo gastronomikoa, hotel turismoa eta monumentu turismoa. Honekin batera monumentu naturalak eta gizakiak sorutako monumentuak daudela esan zigun. Adibidez "El gran caƱon” monumentu natural bat da eta Eiffel dorrea gizakiak sortutako monumentu bat dela esan zigun. 

Turista izateko gutxienez leku batean gau bat eta gehienez urte bat egon behar zara. Ane turista bezala bidaiatzen duenean oroigarriak erosten dituela azaldu zigun. 

2019an Frantzia turista gehien jaso zituen herrialdea izan zen, eta Espainia bigarrena. Baina 2020an koronabirusagatik turismo laurdenera jeitsi zen. 

Ane asteburu honetan Erromara joan da, bertan famatu asko elkartu ziren. 

Hau izan da gutxi gora behera Ane esan ziguna. Espero dugu ondo azaldu izana, besarkada bat,  agur!!!