2020/01/29

EUSKARA KANPAINA


GABONAK PASA OSTEAN, URTERO BEZALA ,ESKOLAKO LEHENENGO HIRU EGUNETAN EUSKARA KANPAINA EGITEN DUGU. Aurten ere, tailerra desberdinak izan ditugu, zehatz mehatz 4. mailan aratosteen gaia prestatu dute, eta  ipuinak modu kooperatiboa idatzi dituzte. Hona hemen egin duguna

 

 




2020/01/24

GURASOEN AURKEZPENA

Atzo arratsaldean  4.mailako geletan urduritasuna zegoen, normala, arratsaldeko  bostetan familia guztiak elkartu ziren bi gelako aurkezpenak entzuteko.
Gelan jende mordo bat elkartu ginen. Azkenean, aurkezpen osoa ondo atera zen eta denok pozik etxera bueltatu ginen. Eskerrik asko parte hartzeagatik, guretzat oso garrantzitsua da.

BIDEO-JOKOAK

4. mailakoek hurrengo proiektua aukeratu dugu. Proiektu berria aukeratzeko ikasle bakoitzak bere nahiak adieraziko ditu. Gustuko duen gaia gelan prestatu eta besteen aurrean aurkeztuko du. Lan pertsonala da. Aurkezteko momentuan erabiliko duten formatua, baliabideak…  euren helbururako egokienak direnak erabiliko dituzte. Guztiak entzun ondoren gustukoena aukeratu, adostuko dute.
Gure gaia DIDEO-JOKOAK. Hona hemen ikasleek egindako marrazkiak.

VASOFONO

 4.MAILAKOEK ESPERIMENTU BAT EGIN DUGU

Dakizuenez, " BIKOTEKA IRAKURTZEN" proiektua aurrera eramaten ari gara. Aste honetan, irakurgai bat " Vasófono" izan denez, bururatu zaigu basofonoak egitea, konprobatzeko entzun daitekeela. Guk probatu ostean 5 urteko gelara joan gara, haiekin esperimantua egitera.
 Hona hemen gure basofonoak eta esperimentua.