2019/10/31
ERRONKA -ATEAREN GAMIFIKAZIOA
Gamifikazio bat proposatu genien non gelak “Magia Eskola” izango diren. Horretarako gelako atea “Magia Eskolako” sarrera bihurtzen dugu. Talde txikietan proposamenak jaso ditugu eta denon aurrean azaldu eta denon artean erabakia hartu dugu. Lanak taldeka banatu ditugu. Horretarako neurriak hartu eta zenbaki hamartarrak erabili behar izan dituzte.
2019/10/25
BIKOTEKA IRAKURTZEN
Azken egunotan, zuen seme-alabekin BIKOTEKA IRAKURTZEN deritzon aktibitatea abian jarri
dugu.
BIKOTEKA IRAKURTZEN egitasmoa berdinen edo ikasleen arteko Tutoretza ikaskuntza
kooperatiborako metodoan sakontzeko pentsatuta dago. Proiektu horrek, irakurmen konpetentzia
hobetzeko nabarmentzen bada ere, bizikidetza sustatzeko eta beste baloreen lanketa burutzeko aukera
paregabea eskaintzen du. Beraz, bi helburu nagusi ditu:
* Irakurketa konpetentzia hobetzea
* Ikasleek elkarri ematen dizkioten laguntzak erabiltzen jakitea (ikasleen arteko elkarreraginak)
EZAUGARRIAK
* Astean saio bat betetzen dugu.
* Ikasleek rol ezberdinak betetzen dituzte: irakasle eta ikaslearen rola
* Rolak elkar trukatuko dituzte
* Testuinguru ezberdinetako testuak hautatzen dira
* Irakaslearen rola duenak testuaren prestakuntza aurretik (gelan eta etxean) burutuko du
* Gelan, elkarrekin irakurriko dute eta zuzentasuna bilatuko dute
* Ulermena jorratzeko jarduerak burutuko dituzte

2019/10/24
KAPELAREKIN ETXE DESBERDINETAN BANATZEN
Gaur, arratsalde zoragarria izan dugu. Kapela buruan jantzi dugu jakiteko ze etxetan egongo ginateke. Ekintza honetan,adjetibo asko ikasi ditugu, bai gaztelaniaz, bai ingeleraz, baita euskaraz ere .
Ikusi duzue ze kapela polita!Lorenari. Eskerrak eman nahi dizkiogu Lorenari kapela eder hori egiteagatik
Ikusi duzue ze kapela polita!Lorenari. Eskerrak eman nahi dizkiogu Lorenari kapela eder hori egiteagatik
2019/10/15
BERTIZETIK BUELTAN
4. mailako ikasleak Bertizera joan gara, hor, gauza asko egin eta ikasi dugu.
Bueltan, taldetan banatu gara, egin ditugun ekintzak ere banatu ditugu, talde bakoitzean testu bat sortzeko, ez hori bakarrik,marrazki bat ere egin izan behar dugu.
ITZIAR eta ANDONI
Bueltan, taldetan banatu gara, egin ditugun ekintzak ere banatu ditugu, talde bakoitzean testu bat sortzeko, ez hori bakarrik,marrazki bat ere egin izan behar dugu.
ITZIAR eta ANDONI
2019/10/08
BERTIZ IRTEERA
BERTIZEN EGINDAKO EKINTZAK:
BERTIZ ABENTURA PARK. Zuhaitzen arteko ibilbideak.
TIROLINAK. Elizondoko Baztan Abentura parkeko tirolinak
ERROTA. Elizondoko Etxaide Errotara bisita (urezko errota ohiko moduan artoa ehotzen duena. gehi Talo tailerra .
NATUR PARKEA. Bertizko Natur Parkean bisita.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)