Aste honetan elikagai desberdinekin hainbat esperimentu egin ditugu. Esperimentu bateko, ondorioak oraindik ezin izan ditugu ikusi, pazientzia behar dugulako, lorak bere erritmora hartzen bait dute ura. Hemen dituzue egin ditugun esperimentuak:
ESPERIMENTU 1
Elikagaiak koloranteekin
MATERIALA
- Kristalezko edo plastikozko ontzi handiak.
- Ura.
- Elikagaietarako koloratzailea (3 kolore) .
- Zerbak.
- Loreak.
PAUSOAK
1- Ura ontzieetan bota ( ontzi erdia bete).
2- Ontzi bakoitzean koloratzaile desberdinak bota. Ontzi
batean ez dugu ezer botako.
3- Loreak eta zerbak barruan sartu.
4- Pazientzia.
|
Urdina daukatenak zerbait hartu dute. Besteek... |
ONDORIOAK
ESPERIMENTU 2
Koloretako Itsaso bat
MATERIALA
- Edalontzi bat esne oso.
- Ontzi garbigailurako
xaboi likido apur bat.
- Ontzi bat.
- Elikagaietako koloratzailea.
PAUSOAK
1- Esnea ontzian bota.
2- Honen erdialdean,
koloratzaile bakoitzetik tanta batzuk, koloreka bananduta geratuz.
3-Azkenik, erdialdean bertan ontzi-garbigailurako xaboi
tanta bat isuriko dugu.
ONDORIOAK
Xaboia erdian botatzerakoan koloreak sakabanatu dituzte.
Hatzamarra sartzerakoan kolore guztiak nahastu egin dute.
ESPERIMENTU 3
Elikagai batek almidoirik daraman ala ez jakiteko.
MATERIALA
- Iodo edo Betadine.
- Ontzi bat.
- Ura.
- Elikagai desberdinak ( makarroiak, ogia, patata…)
PAUSOAK
1- Lehendabizi ogiarekin proba egingo dugu. Ontzian ogi pixka bat moztu.
2- Ur pixka bat botako diogu (koilarakada
batzuk).
3- Jarraian, iodozko tindagaiko tanta batzuk bota eta
nahastuko ditugu.
ONDORIOAK
Elikagaiak kolorea aldatzen badute (lila edo urdina) almidoia daukatela adierazten digu.