2019/03/14

IEROGLIFIKOAK

Egipton Tutankamonen hilobia topatu zuten 1922an. Dakizuenez, Egiptoko idatziak ieroglifikoz osatuta zeuden. Gu ere, Egiptora bidaiatxo bat egin dugu eta bertan gure izenak idatzi ditugu.

2019/03/07

MARTXOAK 8

Martxoak 8 eguna ospatzeko, gelako bakoitzak berarentzat garrantzitsua den emakume baten marrazkia eta azalpena egin behar izan du.

        



       



Txapak ere egin ditugu







Martxoak 7an, 3. mailetako ama eta amamak gonbidatu genituen, beraien bizipenei buruz hitz egiteko. Gauza interesgarriak kontatu zizkiguten, txikiak zirenekoak, pixkat nagusitu zirenean... Bizipen oso ezberdinak entzun genituen.