2019/12/17
2019/12/12
2019/12/11
2019/12/10
2019/11/28
KAMISETAK
Arratsalde horretan zoragarria pasatu genuen,testu bat irakurri genuen bitartean, paperezko itsasontzi bat kamiseta bihurtu genuen. Hona hemen gure kamisetak
2019/11/20
MAGO IKASTETXEAN
Atzo egun zoragarria izan genuen, mago bat gure geletara etorri zen.Oso interesgarria izan zen eta berak esandako esaldirik esanguratsuena hau izan zen : MAGIA KOMUNIKABIDEA DA.
Eskerrik asko gure ikastetxera etortzeagatik.
Eskerrik asko gure ikastetxera etortzeagatik.
2019/10/31
ERRONKA -ATEAREN GAMIFIKAZIOA
Gamifikazio bat proposatu genien non gelak “Magia Eskola” izango diren. Horretarako gelako atea “Magia Eskolako” sarrera bihurtzen dugu. Talde txikietan proposamenak jaso ditugu eta denon aurrean azaldu eta denon artean erabakia hartu dugu. Lanak taldeka banatu ditugu. Horretarako neurriak hartu eta zenbaki hamartarrak erabili behar izan dituzte.
2019/10/25
BIKOTEKA IRAKURTZEN
Azken egunotan, zuen seme-alabekin BIKOTEKA IRAKURTZEN deritzon aktibitatea abian jarri
dugu.
BIKOTEKA IRAKURTZEN egitasmoa berdinen edo ikasleen arteko Tutoretza ikaskuntza
kooperatiborako metodoan sakontzeko pentsatuta dago. Proiektu horrek, irakurmen konpetentzia
hobetzeko nabarmentzen bada ere, bizikidetza sustatzeko eta beste baloreen lanketa burutzeko aukera
paregabea eskaintzen du. Beraz, bi helburu nagusi ditu:
* Irakurketa konpetentzia hobetzea
* Ikasleek elkarri ematen dizkioten laguntzak erabiltzen jakitea (ikasleen arteko elkarreraginak)
EZAUGARRIAK
* Astean saio bat betetzen dugu.
* Ikasleek rol ezberdinak betetzen dituzte: irakasle eta ikaslearen rola
* Rolak elkar trukatuko dituzte
* Testuinguru ezberdinetako testuak hautatzen dira
* Irakaslearen rola duenak testuaren prestakuntza aurretik (gelan eta etxean) burutuko du
* Gelan, elkarrekin irakurriko dute eta zuzentasuna bilatuko dute
* Ulermena jorratzeko jarduerak burutuko dituzte

2019/10/24
KAPELAREKIN ETXE DESBERDINETAN BANATZEN
Gaur, arratsalde zoragarria izan dugu. Kapela buruan jantzi dugu jakiteko ze etxetan egongo ginateke. Ekintza honetan,adjetibo asko ikasi ditugu, bai gaztelaniaz, bai ingeleraz, baita euskaraz ere .
Ikusi duzue ze kapela polita!Lorenari. Eskerrak eman nahi dizkiogu Lorenari kapela eder hori egiteagatik
Ikusi duzue ze kapela polita!Lorenari. Eskerrak eman nahi dizkiogu Lorenari kapela eder hori egiteagatik
2019/10/15
BERTIZETIK BUELTAN
4. mailako ikasleak Bertizera joan gara, hor, gauza asko egin eta ikasi dugu.
Bueltan, taldetan banatu gara, egin ditugun ekintzak ere banatu ditugu, talde bakoitzean testu bat sortzeko, ez hori bakarrik,marrazki bat ere egin izan behar dugu.
ITZIAR eta ANDONI
Bueltan, taldetan banatu gara, egin ditugun ekintzak ere banatu ditugu, talde bakoitzean testu bat sortzeko, ez hori bakarrik,marrazki bat ere egin izan behar dugu.
ITZIAR eta ANDONI
2019/10/08
BERTIZ IRTEERA
BERTIZEN EGINDAKO EKINTZAK:
BERTIZ ABENTURA PARK. Zuhaitzen arteko ibilbideak.
TIROLINAK. Elizondoko Baztan Abentura parkeko tirolinak
ERROTA. Elizondoko Etxaide Errotara bisita (urezko errota ohiko moduan artoa ehotzen duena. gehi Talo tailerra .
NATUR PARKEA. Bertizko Natur Parkean bisita.
2019/06/12
PINTXOAK PRESTATZEN
Gure proiektuari bukaera emateko, ikasleek, hirunaka, pintxo dibertigarria eta osasungarria asmatu behar izan dute, hona hemen egin dutena.Pintxoak dastatzeko, 5 urteko ikasleak gonbidatu ditugu.
ON EGIN!!!!
ON EGIN!!!!
2019/05/30
AGENDA 21-UDALBATZARRA
Gaur maiatzaren 30ean, 3. mailako ikasle batzuk Patricia irakaslearekin udalbatzarrera joan gara, Agenda 21eko lanak eta proposamenak zinegotziei azaltzeko.
Lehenengo argazkian klikatu eta udalbatzarraren bideo osoa ikusiko duzue.
2019/05/28
KITCHEN GETXO eta BIZKAIA ZUBIA
Atzo, maitzaren 27an, Getxora joan ginen. Bertan KITCHEN GETXO sukaldaritza akademian bi errezeta egin genituen, Sagar muffins-ak eta tailarinak. Goxo-goxoak irten ziren biak. Oso ondo pasa genuen bertan.
Gero, bazkal ostean, BIZKAIA ZUBIAN joan etorri bat egin genuen. Oso berezia iruditu zitzaigun. Hemen dituzue argazkiak...
Gero, bazkal ostean, BIZKAIA ZUBIAN joan etorri bat egin genuen. Oso berezia iruditu zitzaigun. Hemen dituzue argazkiak...
2019/05/27
ESPERIMENTUAK EGITENt
Aste honetan elikagai desberdinekin hainbat esperimentu egin ditugu. Esperimentu bateko, ondorioak oraindik ezin izan ditugu ikusi, pazientzia behar dugulako, lorak bere erritmora hartzen bait dute ura. Hemen dituzue egin ditugun esperimentuak:
ESPERIMENTU 2
ONDORIOAK
ESPERIMENTU 3
ESPERIMENTU 1
Elikagaiak koloranteekin
MATERIALA
- Kristalezko edo plastikozko ontzi handiak.
- Ura.
- Elikagaietarako koloratzailea (3 kolore) .
- Zerbak.
- Loreak.
PAUSOAK
1- Ura ontzieetan bota ( ontzi erdia bete).
2- Ontzi bakoitzean koloratzaile desberdinak bota. Ontzi
batean ez dugu ezer botako.
3- Loreak eta zerbak barruan sartu.
4- Pazientzia.
4- Pazientzia.
Koloretako Itsaso bat
MATERIALA
- Edalontzi bat esne oso.
- Ontzi garbigailurako
xaboi likido apur bat.
- Ontzi bat.
- Elikagaietako koloratzailea.
PAUSOAK
1- Esnea ontzian bota.
2- Honen erdialdean,
koloratzaile bakoitzetik tanta batzuk, koloreka bananduta geratuz.
3-Azkenik, erdialdean bertan ontzi-garbigailurako xaboi
tanta bat isuriko dugu.
ONDORIOAK
Xaboia erdian botatzerakoan koloreak sakabanatu dituzte.
Hatzamarra sartzerakoan kolore guztiak nahastu egin dute.
Elikagai batek almidoirik daraman ala ez jakiteko.
MATERIALA
- Iodo edo Betadine.
- Ontzi bat.
- Ura.
- Elikagai desberdinak ( makarroiak, ogia, patata…)
PAUSOAK
1- Lehendabizi ogiarekin proba egingo dugu. Ontzian ogi pixka bat moztu.
2- Ur pixka bat botako diogu (koilarakada
batzuk).
3- Jarraian, iodozko tindagaiko tanta batzuk bota eta
nahastuko ditugu.
ONDORIOAK
Elikagaiak kolorea aldatzen badute (lila edo urdina) almidoia daukatela adierazten digu.
2019/05/09
2019/05/08
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)