Kaixo. Gorputz hezkuntzan ere eman diogu haisera ikasturteari. Ondorengo bideoetan ikasurte hasiera honetan egindako jolas eta jardueretan ateratako argazkiekin egindako bideoak dituzue. 3, 2, 1..aurrera!!!
2018/10/31
2018/10/29
PISUAREKIN BUELTAKA
TEKNIKER ENPRESAKO ROBOT BAT APROBETXATUZ, pisu neurriekin hainbat ariketa egin genituen.
Pisagailua eta bakoitzaren pisua eskatu genuen. Hortik abiatuz, taldeko lana eginez estimazioak egin zituzten; estutxea, fruta,enkuadernadoreak, grapagailua....
Gero, zenbat ume behar ditugu 400kg osatzeko?

2018/10/23
TEKNIKERREN IKUSI GENUENA AZALTZEN
TEKNIKERREAN IKUSI GENUENA AZALDU BEHAR IZAN GENUEN, HONA HEMEN GURE LANAK
2018/10/18
ROBOTIKA TAILERRA- 2.EGUNEAN
Gaur nola programatzen den ikasi dugu, ez pentsa gauza erraza dela. Lehenengo pentsatu behar duzu robotaren zein parte nahi duzu mugitzea. Gero, atzera edo aurrera den eta azkenik, ordenagailuko programan ipini behar duzu, eta mandua erabili.
Amaitzeko robotekin ibiltzeko aukera izan dugu, lehiaketatxo bat eginez.
Amaitzeko robotekin ibiltzeko aukera izan dugu, lehiaketatxo bat eginez.
2018/10/17
AURKEZPENAK
Tekniker enpresan egon ostean, pentsatu dugu interesgarria izango litzatekeela beste gela batzuetara azalpenak ematea, hori pentsatu eta egin.3.maila gela bakoitzak hiru taldetan banandu dugu, talde bakoitzean 8 ikasle egoteko, gero 4., 5., eta 6.mailetara joan gara Horretarako, etxean ere, lana egin behar izan dugu testua ikasteko, baina azkenean merezi du, nahiz eta hasieran, urduri samar egotea.
2018/10/16
ROBOTIKA TAILERRA
Aste honetan, robotika tailerra egin dugu informatika gelan. Gela bakoitza goiz oso bat egon da robotak egiten. Lehenengo, taldeko lana dela hirunaka jarri dugu. Gurekin Alberto eta Asier egon dira, bai azaltzeko, baita laguntzeko ere.
Azkenean, talde bakoitzak robot bat, kotxe antzekoa, egin du, hiru motorrekin eta hainbat sensorekin.
Primeran pasatu dugu.
Orain zailena falta zaigu, PROGRAMATZEA. Hurrengo egunetan egingo dugu.
Hurrengo arte.

2018/10/11
2018/10/08
IK4- TEKNIKER IRTEERA
Gaur urriak 8, Tekniker enpresara joan gara.
Ordu beteko bidea izan dugu hara ailegatzeko. Heldu bezain pronto argarki batzuk atera dizkigute ( bidaltzen dizkigutenean blogean sartuko ditugu). Gero enpresari buruzko bideo bat ikusi dugu,horretan, ze pausoak eman behar dituzten lana egiteko adierazi dute:
1-Datuak jaso eta idatzi .
2- Talde lana egin, talde batean ideia gehiago
daudelako.
3- Esperimentatu, gure hipotesiak ondo dauden
ziurtatzeko.
4- Produktua sortu.
Ostean bi talde desberdinak egin ditugu, eta talde bakoitzak bi robot, oso desberdinak ikusi ditugu.
Oso bisita interesgarria izan da guztientzat.
Azkenean oparitxoa eman digute. ESKERRIK ASKO!

IK4-TEKNIKER 1995. urtean sortu zen irabazi-asmorik gabeko fundazio gisa.Patronatu Batzordea 20 patronok osatzen dute gaur egun: 8 erakundek eta gure hurbileneko industria-sareko 12 enpresak.
Produktu-ingeniaritzako estrategiaren helburua da produktuaren kontzeptua garatzea, baita haren osagaien eta atal mekanikoen, elektronikoen eta softwarearen diseinua eta garapena ere. Hala, hainbat fabrikazio-prozesuren bidez, merkaturatzeko elementu egokia lortzen da.
Automatizazio eta robotika industrialeko soluzioak eragiketa optimizatuz, denborak eta kostuak murriztuz eta fidagarritasuna areagotuz prozesuen eraginkortasuna hobetzen ahalbidetzen duten teknologiak dituzte.
Azkenean oparitxoa eman digute. ESKERRIK ASKO!
2018/10/02
PROIEKTUA HASTEN
Proiektua hasteko, galdera bat egin diegu:
Nolakoa da robot bat?
Galdera hori erantzuteko, marrazki baten bidez azaldu dute.Haien marrazkia amaitu eta gero,bere marrazkia denon aurrean azaldu dute. Begira ze marrazki politak egin duten.
Beste aldetik, etxetik ere, hai
nbat gauza desberdinak ekarri dituzte

KANDINSKY
Bizitza honetan ezinbestekoa da talde lana egitea. 3.mailako ikasleak horretaz konturatzeko Kandinsky kuadro bat hartu, 24 zati berdinak egin, zati bakoitza handitu,eta ikasle bakoitzak zati bat margotu behar izan du ; amaitu ostean,puzzlea osatu behar izan dute. Hona hemen,haien emaitzak.
Oso ekintza polita izan da talde kohesioa lantzeko.
Oso ekintza polita izan da talde kohesioa lantzeko.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)